kultura
Monografikoa
EITB Kultura 60, Eliza eta Kulturaren arteko harremanaz
Bilboko Eleiz Museoa eta Gasteizko Santa Maria katedrala bisitatuko ditugu. Gainera, Benito Ansolarekin izango gara, apaiza eta zinemazalea.
Osteguna Apirilak 5, egutegian Ostegun Santua, data hau aitzaki gisa hartuta Euskal Herrian Eliza eta Kulturaren arteko harremana aztertzeko beta hartu dugu horretarako hiru ataletan banatu dugu gure gaurko saioaren edukia.
Bizkaiko Eleiz Museoa, Atxuriko Gizakundearen enparantzan dagoen museo ia sekretu eta ez ezagun honekin emango dugu saioren lehen herena.
Gero Gasteizera joko dugu Santa Maria katedralaren zaharberritze lanak eta horren zerbitzuan dagoen Fundazioaren asmo eta helburuak ezagutuko ditugu hurbiletik .
Azkenik Lekeitiora jo dugu bertan urte askotan apaiz eta eleiza burua izan den Benito Ansolarengana, bera zinemazalea eta arlo honetan aditua da oso, Lekeitioko Euskal Zinema Bilerako bultzatzaileetako bat eta zinemak zer nola jaso duen kristautasunaz solasean egin dugu berarekin ostegun berezi honetarako propio prestatu dugun saioan.