kultura
Aurrekontuak
Madrilek interes publikokotzat jo du 2012ko Kulturen Urtea
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenarekin bat eginez, 30 ekintza kultural antolatuko dituzte.
‘Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea’ interes publiko bereziko ekimentzat hartu du Espainiako Gobernuak 2012ko Aurrekontuetan. Horregatik, pozik agertu da Eusko Jaurlaritza; izan ere, zergak arintzeko aukera emango du horrek.
Eusko Jaurlaritzak prentsa ohar batean azaldu duenez, Espainiako Gobernuaren babes horri esker "Euskadik bere esparru fiskaletik at dauden babesleak lortzeko aukera izango du, 2012ko Aurrekontuen Legeak babestuko baititu horiek".
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenarekin bat eginez, 30 ekintza kultural antolatuko dituzte.
Izendapen hori lortuta, ekimenean parte hartzen duten babesleek urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte zergak arintzen ez ezik, "kultura bizikidetza, memoria eta askatasuna bultzatzeko tresna gisa sendotzen" ere lagunduko du.