Itxi

kultura

Heriotza

Abelin Linazisoro aktore eta idazlea hil da

EITB Media

Zumaiarra 79 urterekin zendu da. Goenkale-ko Xatur izateaz gain, hiru liburu idatzi zituen.

  • Abelin Linazisoro, 'Goenkale'n.

    Abelin Linazisoro, 'Goenkale'n.

Abelin Linazisoro aktore eta idazle zumaiarra hil da. Bere jaioterrian zendu da, 79 urterekin.

Literaturan, euskararen irakaskuntzan eta bikoizketan eman zuen bizitza, baina batez ere Euskal Telebistako Goenkale telesailean zazpi urtez Xatur izateagatik izan zen ezaguna.

Hiru eleberri idatzi zituen Linazisorok, 1995etik 200era: Axun, Iraganean galdua eta Aitortza.