Itxi

kultura

Kultur programazioa

2012 Euskadik bonbardaketen 75. urteurrena gogoratuko du

Redacción

Gernika-Lumoko eta Eibarko alkateekin egindako 'Hiriak Bakean' lankidetza ekimenaren bultzadaren bitartez, kultura sendotu nahi da elkarbizitza-balioak transmititzeko plataforma gisa.

  • 2012 Euskadik bonbardaketen 75. urteurrena gogoratuko du

    Gernikako Bombardaketaren irudi bat. Iturria: Gernikako Bakearen Museoa

2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea’ ekimenak kultur jarduera ugari antolatu ditu duela 75 hainbat euskal udalerrik jasandako bonbardaketak gogora ekartzeko. Gatazken konponbidea bultzatu eta giza indarkeria baztertzeko asmoari eutsi dio, kultura errealitatea eraldatzeko kanal gisa goraipatuz.

Jarduera programa:

Itxaropena’ oroitzapen-ikuskizuna

Apirilaren 27an Eibarren (bi emanaldi), 22:30ean eta 23:30ean. Eibarko udaletxea, Untzaga Plaza
Apirilaren 29an Gernikan (emanaldi bat), 22:00etan. Kultur Etxea, Foru plaza

Eibarko eta Gernikako bonbardaketak arte multimediaren bidez interpretatzen ditu, jazoera dramatiko horren lehenaren, bitartearen eta geroaren sentsazioak aztertzen dituen bidaia baten bitartez.

Zinema eta Gerra Zibila Euskadin

Euskadiko Filmategiak eta 2012 Euskadik elkarlanean antolatu duten ziklo hau Donostiako X. Giza Eskubideen Zinemaldian ikusi ahal izango da. Entierro del Benemérito sacerdote José María de Corta y Uribarren (1937), Semana Santa en Bilbao (1937), Guernica (1937) eta Elai Alai (1937) filmek osatzen dute.


Gernikako eta Eibarko bonbardaketen 75. urteurrenaren oroitzapena egiteko kontzertua

Apirilaren 28an, 19:00etan, Eibarko Coliseo antzokian.
Apirilaren 29an, 19:30ean, Gernika-Lumoko Liceo antzokian

'Gernika' Pablo Sorozabal Donostiako orkestra-zuzendari jaunaren kantatek eta Garazi Etxeandia Eibarko biolin-jotzaile bakarlari andreak jotako 'biolinerako mi minorreko op 64 kontzertuak’ osatuko dute emanaldia.

'1937: oroitzapenaren bideetatik'

Apirilaren 24an, 20:30ean, Gernika-Lumoko Liceo antzokian.
Maiatzaren 11n, 20:30ean, Eibarko Coliseo antzokian.

Kukai dantza-konpainiaren ikuskizunak gerratik ihes egin behar izan zuten haurrei buruzko kontakizuna irudikatu du, dantza garaikidearen eta dantza folkloriko tradizionalaren fusioa baliabide eszeniko gisa erabiliz.

'Gernika Sutan' kale antzerkiaren bigarren edizioa

Apirilaren 26an, 19:00etan, Gernika-Lumoko Seber Altube auditoriumetik abiatuta.

'Agonía de fuego

Apirilaren 26an, 11:00etan, Gernika-Lumoko Don Tello kalean (Portu kalearen luzapena).
Nestor Basterretxearen eskultura 1937ko apirilaren 26an Gernikan botatako lehen bonba erori zen tokiaren alboan jarriko da.

'El frente de guerra en Eibar' erakusketa

Jesús Gutierrezen lanei buruzko erakusketa apirilaren 25an inauguratuko dute, Eibarko Portalea kultur etxean.

Jarduera hauekin, erakundeen artean bat datozen gune komunak bilatzeko filosofia bultzatu nahi dute, ‘Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urte’ honetatik aurrera erabateko elkarbizitzari hasiera emateko lanean gizarte zibilak izan beharreko inplikazioa alde batera utzi gabe.