kultura
Apirilaren 29an
Queen taldearen musika, Bilbon Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
Erredakzioa
Arriaga antzokian ekitaldi irekia antolatu dute 'Don´t stop me now' kantuarekin flashmob bat egiteko.
-
Arriaga antzokian ospatuko dute Dantzaren Nazioarteko Eguna. Argazkia: ADDEdantza
Apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Eguna Queen taldearen musikaz ospatuko dute Bilbon. 'Don´t stop me now' abestiarekin flashmob bat gauzatu ahal izateko, Arriaga antzokian ekitaldi irekia antolatu dute eguerdiko hamabietatik aurrera.
Parte hartzeko, ez da zertan aldez aurretik izena eman eta ekitaldia hasi aurretik koreografia ikasteko saio bat egingo dute. Hala ere, aldez aurretik prestatu nahi duenak Addedantza webgunean eskuratu dezake koreografia.
Dantza Bilaka 2012 ekimenean parte hartuko duten bi erakustaldi ere egingo dituzte: Aiert Beobideren 'Ilargiaren Sukar Galdua' eta María Andres koreografoaren pieza bat.