kultura
Hauteskundeak
SGAEko zuzendaritza berria aukeratuko dute
Bazkideek Madrilen, Bilbon, Sevillan, Valentzian, Bartzelonan eta Santiagon izango dute bozkatzeko aukera. Eduardo Bautistaren (Teddy) agintaldia bukatuko da eta garai berri bat hasi.
-
Teddy Bautista. Argazkia: EFE
Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiko (SGAE) bazkideak zuzendaritza berria erabakitzeko prozesura deitu dituzte. Hautagai gehienek Teddy Bautistaren kudeaketa atzean utzi nahi dute.
Elkarteko bazkideek Madrilen, Bilbon, Sevillan, Valentzian, Bartzelonan eta Santiagon izango dute bozkatzeko aukera. Garai berri bat hasi nahi dute eta orain dela hamar hilabeteko gertaera ahaztu, zuzendaritza berria aukeratzeko hauteskundeak egiten ari zirenean Guarda Zibila elkartearen egoitzan sartu baitzen eta bederatzi pertsona atxilotu baitzituen, Teddy Bautista presidentea tartean.
Autores Unidos por la Refundacion (Aunir) eta De Otra Manera (DOM) hautagaitzak dira oraingoz babes gehien lortu dutenak.