Itxi

kultura

Dirulaguntzak

Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango dizkie zinema eta kontzertu areto eta sustatzaileei, pandemiaren aurrean

Agentziak | EITB Media

Zinema eta kontzertu aretoen arduradunek eta emanaldien sustatzaileek maiatzaren 5etik ekainaren 4ra aurkeztu beharko dituzte eskariak.

  • Kontzertu aretoetara daude bideratuta dirulaguntzak, besteak beste

    Kontzertu aretoetara daude bideratuta dirulaguntzak, besteak beste

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2.000.000 euro bideratuko ditu covid-19aren aurrean hartu ziren murrizketen ondorioz zinema aretoetan eta zuzeneko musikaren esparruan izandako galerak neurri batean leuntzera.

Zinema aretoetako autonomo eta enpresek 500.000 euro jasoko dituzte, eta gainerako 1,5 milioiak zuzeneko musikako areto eta kontzertuen sustatzaileentzat izango dira, Bingen Zupiria Kultura sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaileak Gobernu Bileraren ondoren iragarri duenez.

Betebeharrak

Laguntzak jasotzeko, 2021eko fakturazioa 2019koa baino % 20 txikiagoa izan behar izan zen, gutxienez. Zuzeneko musikako aretoei dagokienez, 120 laguneko aforoa izan behar dute gutxienez eta 2019an gutxienez ordainpeko 20 ekitaldi antolatu behar izan zituzten 100.000 biztanle baino gehiagoko udalerri batean badaude eta gutxienez 12 gainerako udalerrietan badaude.

Kontzertuen sustatzaileen kasuan, 2019an ordainpeko 10 emanaldi baino gehiago antolatu zituztenak soilik hartuko dituzte aintzat.

Ezein proiektuk ez du jasoko 170.000 euro baino gehiago aretoei dagokienez eta 30.000 euro baino gehiago sustatzaileei dagokienez.

Zinema aretoei helduta, deialdia argitaratu baino sei hilabete lehenago egon behar ziren irekita guxienez, txarteldegia eta bildutako dirua aitortzeko sistema eduki behar dute, Zinematografia Enpresen Administrazio Erregistroan izena emanda egon behar dira eta 2021ean proiektatutako film guztien %  40 Europar Batasunekoak edo iberoamerikarrak izan behar izan ziren.

Kasu honetan, pantaila kopuruaren araberakoa izango da dirulaguntzen zenbatekoaren gehiengoa. 

Eskariak aurkezteko epea maiatzaren 5etik ekainaren 4ra artekoa da.