Itxi

kultura

Sektoreko batzarra

Kultura Hiriburua 'ekimen arrakastatsua' izatea espero du Wertek

Bilduko udalarekin duen harremanaz galdetuta, agintean dagoena dagoela, ministerioak ez duela inor baztertuko esan du. Gasteizen egin ditu adierazpenok Estatuko Kultura Arloko Biltzarrean.

  • José Ignacio Wert, Blanca Urgellekin batera, besteak beste. Argazkia: EITB

    José Ignacio Wert, Blanca Urgellekin batera, besteak beste. Argazkia: EITB

Lau urte barru, Donostia Europako Kultura Hiriburu denean Espainiako Kultura ministerioak erabateko laguntza emango dio arrakasta lor dezan, Jose Ignacio Wert ministroak esan duenez.

Bilduko udalarekin duen harremanaz galdetuta, agintean dagoena dagoela, ministerioak ez duela inor baztertuko esan du Wert ministroak. Gasteizen egin ditu adierazpenok.

Izan ere, gaur Euskadin lehendabiziko aldiz elkartu baita Estatuko "Kultura Arloko Biltzarra", Madrilgo Gobernua eta autonomia erkidegoetako kultura arduradunak biltzen dituen batzarra.