kultura
Abuztuak 5 eta 6
Antzerkia, Afrikako dantzak eta Michael Jacksonen omenezko ikuskizuna Pozalaguako jaialdian
N. V. | EITB Media
Jaialdirako sarrera doakoa da, eta Pozalaguako kobazuloaren ondoko anfiteatroan egiten da, Karrantzan.
-
Pozalaguako jaialdiak luxuzko agertokia du. Argazkia: Miguel Sabino.
Pozalaguako jaialdiak bat-bateko antzezlan bat, Afrikako dantzen saio bat, Mubajito taldearen kontzertua eta Michael Legend poparen erregearen omenezko ikuskizuna eskainiko ditu abuztuaren 5ean eta 6an.
Karrantzako Udalak eta Enkarturrek antolatzen duten jaialdirako sarrera doakoa izango da, eta Donosa harrobian zizelkatutako anfiteatro batean egiten dute, Pozalaguako koben ondoan.
Emanaldiak ostiralean, abuztuak 5, hasiko dira 20:30ean. Jamming Show ikuskizuna taularatuko dute; Enkarturren hitzetan, "bi milioi ikusleren eta kritikari askoren bermea duen bat-bateko antzerkiaren ikuskizuna da".
22:30ean, Afrikako dantzak erakutsiko dituzte Ugandan Sticks eta Tambores de Ruanda taldeek.
Larunbatean, hilak 8, Mubajito taldeak 80ko hamarkadako popa joko du (20:30), eta 22:30ean Michael Legend hasiko da, Michael Jacksonen omenezko emanaldia.