Itxi

kultura

eitb-rekin lankidetzan

'Maixabel' filma hautagaia da Europako Zinemaren Sarietako bost kategoriatan

eitb media

EITBren parte-hartzea izan duen filma hurrengo kategoriatan aukeratu dute: film onenaren saria, zuzendari onenaren saria, gidoi onenaren saria eta gizonezko eta emakumezko aktore onenaren saria.

  • Zinemaldian estreinatutako filmaren frame bat. Argazkia: EITB Media

    Zinemaldian estreinatutako filmaren frame bat. Argazkia: EITB Media

Maixabel filma hautagaia da Europako Zinemaren Sarietako 35. Edizioko bost kategoriatan. Modu horretan, Europako Zinema Akademiako 4.400 kidek baloratuko dituzten 30 pelikuletako bat da. Hurrengo kategoriatan aukeratu dute Maixabel:

Film onenaren saria

Zuzendari onenaren saria (Iciar Bollain)

Gidoi onenaren saria (Iciar Bollain eta Isa Campo)

Gizonezko aktore onenaren saria (Luis Tosar)

Emakumezko aktore onenaren saria (Blanca Portillo)

Azaroaren 8an argitaratuko dira izendapenak, eta Europako Zinemaren Sarien banaketa ekitaldian iragarriko dituzte irabazleak, Reikiaviken, 2022ko abenduaren 10ean.

Hautagaitza horiekin batera, hiru Goya Sari, bi Feroz Sari eta Zinemaldiko Irizar Saria jaso izan ditu, besteak beste, EITBren parte-hartzea izan duen filmak.

1988tik, Europako Zinemaren Akademiak urtero saritzen du europar herrialdeetako ekoizpen zinematrografikoen bikaintasuna, Europar Batasunean zein bertatik kanpo.