kultura
Monografikoa
EITB Kultura 60, 'itsasoari begira'
Kepa Acero, Alberto Santolaria eta Xabier Erkizia izango ditugu berbalagun, itsasoarekin eta urarekin duten erlazioa aztertzeko.
Aste honetan hiru sortzaile itsasoari begira jarri ditugu. Aurrena Kepa Acero izan da, bera munduko itsasoen barrena abiatu da ”Bost Olatu Bost Kontinente” deritzon egitasmoa bideratzeko, han eta hemengo hondartza eta aitzetan ibili da olatuen bila, lekuan lekukoekin adiskide giroan aritu da, bertakoen laguntzaz olaturik egokienak aukeratzeko eta hau horrela izan da Alaskatik Namibiara eta Namibiatik Java eta Indonesiara, Zelanda Berrian, Kosta Rikan eta Euskal Herrian, orain bere ibilaldian bildu duen materialekin dokumental sorta amaitzen ari da beti ere itsasoari begirik kendu gabe.
Alberto Santolaria, mutikoa zenean Félix Rodríguez de la Fuente eta Jacques Cousteau bezalako egileen dokumentalak ikusten zituen eta bere esanetan zaletasun hark zientziaren bidean jarri zuen, gaur egun botanikoa da EHU-UPV unibertsitatean. Gaztetatik urpekaria da eta apurka apurka itsaspeko argazkigintzan aditua egin da, Bilboko Portuko Agintaritzarekin Unibertsitateak duen akordio baten ostean Abrako badiako urak aztertzen hasi ziren orain hogeita hamar urte, garai hartan zegoen kutsadura maila izugarria zen baina azken urteetan bizitza maila handi bat itzuli egin da badiako kaiaren itsaspera eta horren lekukoatsuna eskeintzen du ”Portuko Urak Bizitza babesleku“ deitzen den dokumentalean eta hauxe izan dugu berarekin solas egiteko aukeratu dugun gaia.
Saio bukatzeko, Xabier Erkiziarengana jo dugu bera, hots, soinuak eta musikak amakomun duten esparruan mugitzen da arrainak itsas uretan bezalaxe. Kazetaritza ikasi zuen baina Artelekun garatu zuen hots eta soinuekin oinarrituta egitasmo artistikoa eta aldi berean hantxe eraiki du bere pentsakizunak bideratzeko saiakera euskarri bat. Audiolab deitzen den tresnatik hainbat idatzi eta hainbat lan eskeini du Lesakarrak ,hainbat filmeen soinu banden egilea da bera, hainbat diskotako musika ekoizlea izan da bera eta Arteleku eta Lesakan eratzen den ERTZ jaialdiaren anima ere ba da Xabier, horrezaz gain hidroponia emanaldiak ere egin ditu eta hari honetatik heldu diogu berarekin solasean egiteko, hitzordua, Donostizkoa Aquariumean egin dugu.