Itxi

kultura

Erakusketa

Remigio Mendibururen lana, Oteiza Museoan

'Formaren eraikuntza' proiektuak material argitaragabe ugari bildu baditu ere, 70eko hamarkadako eskulturarik funtsezkoenean jartzen du arreta.

  • Remigio Mendibururen lana Oteiza Museoan. Argazkia: EiTB

    Remigio Mendibururen lana Oteiza Museoan. Argazkia: EiTB

Remigio Mendiburu Hondarribiko eskultorearen lana Oteiza Museoak produzitutako “Topaketak” programaren barruan dago. “Formaren eraikuntza” proiektuak material argitaragabe ugari bildu baditu ere, 70eko hamarkadako eskulturarik funtsezkoenean jartzen du arreta.

Erakusketak 1970. eta 1982. urte arteko 40 bat obra bildu ditu, horien inguruan ibilbide bat proposatzeko. Horietako batzuk oso formatu handikoak dira, asko eta asko inoiz jendaurrean erakutsi gabeak, eta hainbat bildumatatik jaso dituzte.

Horren osagarri, elementu dokumental ugari bildu dituzte, eta ikus-entzunezko bi lan proiektatuko dituzte: Dunbots (1982, Gerardo Armesto, 14’) eta Nortasuna (1975, Pedro Sota, 44’).

Erakusketa ikusgai dagoen bitartean, bisita gidatuak egongo dira. Lehenengoa ekainaren 16an izango da, 12:00etan, eta Juan Pablo Huercanos izan du koordinatzaile. Ekainaren 23an eskainiko dena, aldiz, Aitziber Urtasun Oteiza Museoko Didaktika arduradunak egingo du.