Itxi

kultura

Maskarada

Urteko lehen maskarada urtarrilaren 15ean izango da, Maulen

EITB Media

Apirilaren 22ra arte, Mauleko gazteek 15 emanaldi egingo dituzte Zuberoako hamahiru herritan.

  • Iazko maskarada, Atharratze. Argazkia: Aitor Sagarzazu (Euskadi Irratia)

    Iazko maskarada, Atharratze. Argazkia: Aitor Sagarzazu (Euskadi Irratia)

Mauleko gazteek emango dute aurten maskarada, urtarrilaren 15ean hasita, eta guztira 15 emanaldi egingo dituzte, apirilaren 22an Maulen bertan bukatu aurretik. Usadioa da, izan ere, lehen eta azken emanaldia maskarada antolatzeko ardura duten gazteen herrian egitea.

Udaberrirako bidean, 15:30etik aurrera, maskarada izango da Atharratzen (urtarrilak 22), Pagolan (urtarrilak 29), Mendikotan (otsailak 5), Gameren (urtarrilak 11, larunbata),  Ürrüstoin (otsailak 19), Altzürükün (otsailak 25, larunbata), Muskildin (martxoak 4, larunbata), Idauze Mendin (martxoak 11, larunbata), Zalgizen (martxoak 19), Urdiñarben (martxoak 26), Larrainen (apirilak 2), Barkoxen (apirilak 9), Sohütan (apirilak 16) eta Maulen atzera, apirilaren 22an.

Dantza eta predikua uztartzen ditu maskaradak, eta bi talde aritzen dira: gorriak, gathuzain eta zamalzain dantzari trebea tartean, eta beltzak, basati eta bortitzagoak. Hiru zati ditu: barrikaden haustea, ofizioak eta jolasak.