kultura
Uda ikastaroak
BizBak, arte eta kultura ikastaroak, abian
Ekainetik urrira bitarte izango dira, eta, besteak beste, David Zambrano, Tamzin Townshed, Ander Lipus eta Patxo Telleria izango ditu irakasle.
-
BizBak. Argazkia: BizBak
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) BizBak arte eta kultura ikastaroak jarri ditu abian. Guztira, 30 ikastaro eskainiko dituzte urrira arte. Aurten matrikulazioen prezioak % 30-40 merkeagoak dira, eta dagoeneko 500 ikaslek eman dute izena.
Ikastaroen artean, arreta berezia eskainiko diete arte eszenikoei. Esate baterako, ikusmin handia piztu du David Zambrano dantzariak eskainiko duen ikastaroa. Eszenografia tailerra ere egingo da, Tamzin Townshed antzerkigilearekin, eta aire-dantza eta antzezlan testuen inguruko tailer ugari ere eskainiko dituzte.
Euskara eta sorkuntza lantzeko, Ander Lipus eta Patxo Telleria antzerkigileak, Katixa Agirre idazlea, Maialen Lujanbio bertsolaria, Asier Altuna zinemagilea eta Eñaut Elorrieta musikaria elkartuko dituzte.
Zinema tailerra eskaintzeko, berriz, Borja Cobeaga eta Enrique Urbizu arituko dira irakasle, eta Isasi la Cuestak eta Virginia del Campok dokumental garaikidearen inguruko mintegia zuzenduko dute.