Itxi

kultura

XIII. edizioa

Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak Bilbo hartu du

Musika ibiltaria, dantza garaikidea, zirkua, txotxongiloak eta antzerki ikuskizunak izango dira aste honetan Bilboko kaleetan, Kalealdia jaialdian.

01:16
Kalealdia jaialdiak Bilboko kaleak hartu ditu

Frantzia, Belgika eta Argentinatik etorritako taldeak izango dira Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdian, Bilboko Kalealdian, aste honetan,. 22 konpainiak hartuko dute parte

Bilbo Zaharreko plaza eta kaleetan eta Kale Nagusiaren inguruetan, musika ibiltaria, dantza garaikidea, zirkua, txotxongiloak eta antzerki ikuskizunak izango ditugu. XIII. edizioko ikuskizun nabarmenena Luc Amoros konpainia frantziarrarena izango da. Kaleko ikuskizun honek “Page Blance” du izena, eta musika eta pintura nahasten ditu. Uztailaren 5ean izango da, Bilboko Arriaga Plazan, 22:30ean.

Compagnie Circo Coliflor konpainia frantsesa ere bertan izango da, uztailaren 3an eta 4an. 2011. urteko Umore Azokan ikuskizunik onenaren saria eskuratu zuen “Salir” lana aurkeztuko du.

Gaitzerdi, Malas Compañias, Matrioska eta Anita Maravillas taldeek euren azken lanak aurkeztuko dituzte. Helena Golab dantzari eta koreografoak kaleko bere lehenengo lana plazaratuko du: "Pa.Ti.N". Uztailaren 4an, 18:45ean, izango da, Plaza Barrian.