kultura
Monografikoa
Pedro Olearen lekukotasuna, 'EITB Kultura 60'n
Pedro Olea zinemagilea izango da aste honetako protagonista . Saioan bere esperientzia eta bizipenak errepasatuko dituzte.
EITB Kultura 60 saioak Pedro Olea zinemagilearekin izan duen elkarrizketa eskainiko du. Bere bizitza eta bere zinemagintza aitzakia hartuta, horren lekukotasuna bildu dute.
Pedro Olea Retolaza (1938, Bilbo) zinemagilea gerra osteko garai ilun eta beltz hartatik hegan egiteko, zinema eta liburuak aurkitu zituen, eta hegal horiekin zinemaren zeruan barrena hegan egin du azken 50 urteetan.
Zinemarako zaletasuna nola sortu zitzaion eta Madrileko Zinema Eskolan nola sartu zen aztertuko dute saioan. TVEren bigarren katean izan zuen esperientzia ere gogora ekarriko dute: Joan Manuel Serrat-i Eurovision jaialdian gertatu zitzaiona eta Jose Maria Iñigorekin eta Ivan Zuluetarekin “Último Grito” saio aitzindarian izandako esperientziak.
Euskal Herrian euskal zinema berriaren sorreran izan zuen papera ere aztertuko dute, besteak beste, Akelarre, Bandera Beltza eta Beizaman gertatutako krimenean oinarrituta idatzitako Presentimiento filmen bidez. Azkenik, gaur egun antzerkigintzan egiten duen lanaz mintzatuko dira bertan.