kultura
Bartzelona Kulturlab
Salut i circ, Rogelio Rivel Zirku Eskolako ikasleen esperientzia
Kulturlab multimedia proiektu pedagokikoaren barruan egindako lana da eta bertan Rogelio Rivel Zirku Eskolako ikasleen esperientzia eta ilusioa erakusten du 4:42ko iraupena duen erreportajeak.
Egileak: Aketz Zubia, Maialen Odriozola, Eider Madina, Alazne Salcedo, Iñaki Urreizti, Maialen Unanue, Cècile Andrzejewski
Iraupena: 04:42
Formatua: HD 16:9
Bartzelonako periferian dago Rogelio Rivel Zirku Eskola Nou Barris auzoan. 16-25 urte bitarteko ikasleei zuzendutako heziketa ziklo profesionalak eskaintzen dituzte.
Akrobaziak tranpolineko saltoak eta trapezioak irakasten dizkiete eskolako goi mailako heziketan, baina baita interpretazio teknikak ere, antzerkia edota dantza klasikoa, esaterako.
Bi urteko goi mailako heziketaz gain, kurtso motzagoak ere eskaintzen ditu zentroak. Zirkuko profesionalen formazio proiektu honetan, prestakuntza artistiko eta teknikoek ere lehentasunezko lekua dute.
Lehenengo eta bigarren ikasturteen artean, 40 ikasle dabiltza guztira. Egunero zazpi-zortzi ordu entrenatzen dituzte. Askotan asteburuan deskantsatzeko astirik ere ez dute izaten, beste herri batzuetan jaialdiak izaten baitituzte.
Eskuak zauri eta urraduraz beteak dituzte. Sarritan gorputza minduta dutela amaitzen dituzte entrenamenduak. Baina ez dute ilusioa galtzen. Zirko gizon-emakume izan nahi dute, eta euren ametsa mamitzeko prestatzen ari dira.
Zer da Bartzelona Kulturlab 2012?
Kulturlab multimedia proiektu pedagogikoa da, eta 2010ean hasi zen Berlinen. 2011n Bilbo hiria erreportajegai izan ondoren, aurten Bartzelonan bizi izan du hirugarren edizioa .
Bartzelona Kulturlab 2012k 65 ikasle bildu ditu Bartzelonan multimedia produkzioan maiatzaren 20tik 25era : Bordeleko Unibertsitateko Kazetaritza Institutuko masterrekoak, Bartzelonako Ramón Llull Unibertsitateko Erreportajegintza Masterrekoak eta Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB masterreko ikasleak ere.
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB masterreko ikasleak udaberri hasieratik aritu dira multimedia produktuen planifikazio, diseinu, edizio eta banaketa lanetan eman behar diren urratsetan. Bartzelonan emandako astean ere, aukera bikaina izan dute multimedia produkzioa presiopean egiteko behar diren gaitasunetan aurrera egiteko, eta aukera hori ezin hobeto baliatu dute.
Aste biziak eta emankorrak izan dira, eta hemen biltzen da lan horren uzta. Erreportajeen istoriek egungo Bartzelonako kultura eta gizartearen zenbait alderdi hanpatzen dizkigute: Rogelio Rivel Zirku Eskolako ikasleen esperientzia eta ilusioa, emakumezko errugbiaren pasioaren gakoak eta Encant Vells merkatuaren murmurrak dira ikasle hauen begiradaren zenbait adibide.