Itxi

kultura

Indusketak

Praileaitz kobazuloa berriro aztertuko dute, irailetik aurrera

Gipuzkoako Aldundiak, Aranzadirekin batera, helegitea aurkeztuko du Jaurlaritzak martxan jarritako bigarren espedientearen aurka. Kobaren babes perimetroa handitzea eskatuko dute, besteak beste.

Praileaitzeko kobazuloa albiste dugu. Irailean, indusketak hasiko dituzte berriz ere, erantzunik gabe geratu zena aztertzeko, eta horretarako karbono 14aren probak egingo dituzte. Bestalde, Gipuzkoako Aldundiak, Aranzadirekin batera, helegitea aurkeztuko du Jaurlaritzak martxan jarritako bigarren espedientearen kontra. Kobaren babes perimetroa handitzea eskatuko dute, besteak beste.

Hiru urteko etenaren ostean, Praileaitz kobazuloa berriro aztertuko dute arkeologoek, uda amaieran. Indusketak bi fasetan egingo dira, iraileko eta azaroko lehen hamabostaldian. Laborategiko lanak ere berreskuratuko dira, aurreko interbentzioetan egindako aurkikuntzen guneetan.

Indusketak duela hiru urte gelditu ziren arren, hamar urtetan egindako lanari ekingo diete berriz arkeologoek Praileaitzeko kobazuloan. Helburua, erantzunik gabe gelditu diren puntuak argitzea da, kobaren oineko geruzan. Bertan aurkitzen baitira, Solutrense eta Gravetiense, Kristo Aurreko 17.000 eta 25.000 urteko jardueren aztarnak. Ikerketa hau, zientziaren zehaztasunak eskatzen dituen, Karbono 14aren frogaz baliatuko da, Eusko Jaularitzak emandako 33.000 euro pasatxoko dirulaguntzarekin.

Eusko Jaularitzaren ekaineko espedienteak, ez du guztiz zehazten inguruaren deskribapen fisikoa, Praileaitz kobaren inguruko kobazulo txikiak kanpoan uzten ditu, eta harrobiaren leherketetik babesteko eremua ez du handitzen, paisaia arriskuan jarriz. Hori dela eta, Gipuzkoarren ondarea babestu nahiean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, alegazioak aurkeztu dizkio espedianteari.

Aldarrikapen hauek, Praileaitz inguratzen duen mendiaren malda pribatuki ustiatzeko mehatsuari aurre egiten diete. Azken hitza, Jaularitzarena izango da.

Praileaitzeko kobazuloa albiste dugu. Irailean, indusketak hasiko dituzte berriz ere, erantzunik gabe geratu zena aztertzeko, eta horretarako karbono 14aren probak egingo dituzte. Bestalde, Gipuzkoako Aldundiak, Aranzadirekin batera, helegitea aurkeztuko du Jaurlaritzak martxan jarritako bigarren espedientearen kontra. Kobaren babes perimetroa handitzea eskatuko dute, besteak beste.Hiru urteko etenaren ostean, Praileaitz kobazuloa berriro aztertuko dute arkeologoek, uda amaieran. Indusketak bi fasetan egingo dira, iraileko eta azaroko lehen hamabostaldian. Laborategiko lanak ere berreskuratuko dira, aurreko interbentzioetan egindako aurkikuntzen guneetan. Indusketak duela hiru urte gelditu ziren arren, hamar urtetan egindako lanari ekingo diete berriz arkeologoek Praileaitzeko kobazuloan. Helburua, erantzunik gabe gelditu diren puntuak argitzea da, kobaren oineko geruzan. Bertan aurkitzen baitira, Solutrense eta Gravetiense, Kristo Aurreko 17.000 eta 25.000 urteko jardueren aztarnak. Ikerketa hau, zientziaren zehaztasunak eskatzen dituen, Karbono 14aren frogaz baliatuko da, Eusko Jaularitzak emandako 33.000 euro pasatxoko dirulaguntzarekin. Eusko Jaularitzaren ekaineko espedienteak, ez du guztiz zehazten inguruaren deskribapen fisikoa, Praileaitz kobaren inguruko kobazulo txikiak kanpoan uzten ditu, eta harrobiaren leherketetik babesteko eremua ez du handitzen, paisaia arriskuan jarriz. Hori dela eta, Gipuzkoarren ondarea babestu nahiean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, alegazioak aurkeztu dizkio espedianteari. Aldarrikapen hauek, Praileaitz inguratzen duen mendiaren malda pribatuki ustiatzeko mehatsuari aurre egiten diete. Azken hitza, Jaularitzarena izango da.