Itxi

kultura

Lankidetza hitzarmena

1.600.000 euro, Iparraldean euskara sustatzeko

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak 2012ari dagokion lankidetzarako funtsa eratu dute.

Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta François Maïtia Euskararen Erakunde Publikoaren presidenteak 2012ari dagokion lankidetzarako funtsa eratu dute.

Hala, bi erakundeen artean 1.600.000 euro jarri dituzte Iparraldeko elkarte eta eragileek aurkeztutako euskararen sustapena eta garapena bilatzen duten proiektuei laguntzeko.

2012an 86 proiektu aurkeztu dituzte diru-laguntzen deialdira, eta haietatik 42 berriak izan dira. Aurten ere, laguntza handiena Seaskari, AEKri eta euskal irratien sareari eman diete.

Kopuru horretatik, 457.600 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak.