Itxi

Zinemaldia

Erakusketa

Donostia, 60 urtez zinema izarren ibiltoki

'Donostian ibiltari' erakusketak 80 argazki biltzen ditu eta Zinemaldiaren 60 urteak zuri-beltzean jasotzen ditu, Almodovarren, John Travoltaren, Alfred Hitchcocken eta Tarantinoren argazkiekin.

01:30
Zinemaldiaren 60 urteetan gertatutakoa, argazkitan

San Telmo Museoak, "Donostian Ibiltari" erakusketa jasoko du irailaren 30era bitarte. Donostia Zinemaldiaren 60. urteurrena dela eta, ikusleak jaialdiaren hurbiltasunez begiratzea nahi dute antolatzaileek. Horregatik, hiriko paisaia osatzen duten aurpegi ezagunak eta ez horren ezagunak biltzen ditu erakustaldiak, argitaratugabe dauden zuri beltzeko 80 argazkitan.

Zinemaldiaren 60. urteurrena dela eta, "Donostian Ibiltari" erakustaldiari heldu dio San Telmo Museoak. Pedro Usabiaga argazkilariak antolatutako erakustaldia da irailaren amaierarte Museoko Laborategi guneak jasoko duena. Bertan, garai anitzetan hirira etorri diren pertsonai famatuen aurpegiak ikuskatu daitezke, 1959an Eva Mari Saint, Hitchocken "North by Northwest" filmaren estreinaldira iritsi zenetik, 1965ean Kim Novak aktore estatubatuarrak Donostia utzi zuen arte.

Erakustaldia osatzen duten 80 argazkien artean, Jerónimo Ortiz, Juantxo Egaña, Arturo Delgado, David Calle, Txema Ormazabal eta Ramón Cabezónen formato ertaineko lanak daude. Baita Pedro Usabiaga berarena ere.

Donostiaren eta Zinemaldiaren historioa erakustalditik aratako emateko, argazkiak jasotzen dituen katalogo bat prestatu da. Eta Olvido Gara, edo ezizenez ezagunagoa den Alaka, abeslariak ekin dio liburuaren sarrera idazteari.

Irailaren 30arte egongo da aukera, "Donostian Ibiltari" ibili diren aurpegi famatuak San Telmo Museoan ikusteko.