Itxi

Zinemaldia

Zenbait film, kanpoan

Rebordinos: 'Zinemaldian ez dago zentsurarik'

Erredakzioa

Donostiako Zinemaldiko zuzendariak ukatu egin du pelikulen hautaketan ''presiorik'' edota ''zentsurarik'' egon dela.

00:23
Rebordinosek ukatu egin du 'presiorik' edota 'zentsurarik' egon dela

Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak argi utzi nahi izan du ez dutela ''inongo presiorik'' jaso pelikula bat hautatua izan dadin ala ez erabakitzerako orduan. Hala, ''erabat'' ukatu egin du zentsurarik egon denik.

Zinemira programa aurkezteko egin duten prentsaurrekoan, Zinemaldiak jaso dituen kritikei aurre egin die Rebordinosek.

Barrura begiratzeko leihoak ETAko bost presoren inguruko dokumentala eta Memorias de un conspirador Eguigurenen inguruan Angel Amigok zuzendu duen lana hautaketatik kanpo geratu dira aurten, eta horrek polemika piztu du.

Rebordinosek ez ditu bi lan horiek zuzenean aipatu, baina azken egunotan zenbait pelikula hautatuen zerrendan ez daudelako ''inkisizioa eta zentsura'' bezalako hitzak entzun izana salatu du. ''1.800 film geratu dira aurten kanpoan'', gaineratu du.

Edonola ere, ''oso argi'' utzi nahi izan du ez duela ''inongo presiorik'' jasan, eta ez duela ''pelikula bat barruan edo kanpoan uzteko komentariorik jaso''.

Halaber, Rebordinosek azpimarratu du Euskadiren inguruko ''zinema politikoa'' egon egongo dela Zinemaldiko programazioan.