Itxi

Zinemaldia

Sarreren salmenta

Salgai daude jada Zinemaldiko saioetarako sarrerak

Zazpi eurotik gorako kostua duten sarrerak igandetik daude salgai Zinemaldi Plaza eta Kursaal Elkarguneko txarteldegietan.

00:23
Zinemaldirako sarrerak salgai daude jada

Donostia Zinemaldiako 60. edizioko saio guztietarako sarrerak salgai daude igande honetako 09:00etatik Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal Elkarguneko beheko solairuan) eta Kursaal Elkarguneko txarteldegietan ere.

Zinemaldiko Inaugurazio, Donostia Sariak eta Klausura galetarako sarrerak salgai dira hilaren 7tik Interneten, Telekutxan eta Kutxako kioskoetan.

Sail ofizileko abonuak 280 eta 390 euro bitarteko kostua du. Saioetarako sarrerek, berriz, zazpi eurotik gorako kostua izango dute.


Donostiako Zinemaldiko sarreren prezioak:

K1. Sail Ofizialeko Inaugurazioa
Ostirala, irailak 21a, 21:00etan
B Gunea 95,00
Orokorra 60,00


Donostia Saria eta 60. Urteurrenaren Donostia Sari Berezia
John Travolta eta Oliver Stone:
Igandea, irailaren 23a, 22:00etan
Ewan McGregor: Osteguna, irailaren 27a, 22:00etan
Tommy Lee Jones: Ostirala, irailaren 28a, 22:00etan
B Gunea 55,00
Orokorra 33,00


K1. Sail Ofizialeko Klausura + 60. Urteurrenaren Donostia Sari Berezia
Dustin Hoffman: Larunbata, irailaren 29a, 20:30etan
B Gunea 95,00
Orokorra 70,00


Igandetik aurrera salgai izango diren sarrerak:

K1. Sail Ofizialeko Abonua

B Gunea  390,00 euro
Orokorra  280,00 euro

Sesión noche Sección Oficial K1

Zona Reservada 7,50 euro
Velódromo Clausura 14,50 euro
Resto de sesiones y Cines 2D 7,00 euro
3D 9,00 euro
Infantil 1,00 euro

Bost Donostia sari

Donostiako Zinemaldiak bost Donostia sari banatuko ditu aurten, inoiz ikusi gabeko kopurua eta Jose Luis Rebordinos zuzendariaren arabera "ez du sariaren balioa gutxitzen, inork ezin duelako sarituen maila zalantza jarri".

"Izen guztiak oso onak dira. Hobe da bost izatea, kaskar bat baino", esan du zuzendariak, izan ere, Zinemaldiak, aurten Dustin Hoffman,
Oliver Stone, Tommy Lee Jones, John Travolta eta Ewan McGregor aktoreei emango dizkie sariak.

Zinemaldiko 50. urteurrenean 5 eman ziren, errekorra ezarriz, orain, ordea, bat gehiago banatuko da. "Saiatutako guztia ongi atera da", gaineratu du.

Richard Gere, Ben Affleck eta Susan Sarandon aktoreez gain, Penelope Cruz, Javier Bardem eta Claudia Cardinale ere egongo dira. Rebordinosek halaber, sorpresa gehiago egongo direla adierazi du.