Itxi

kultura

Aurkezpena

Kulturtick, kulturan abantailak eskaintzen dituen kluba

Euskadiko kultura alor askotako erakunde dira klubean, eta eskaintza zabala eskainiko du, deskontu eta abantaila ugarirekin.

01:11
Kultura kontsumoa sustatzeko asmoz sortu dute Kulturtick kluba

Kultura kontsumoa sustatzeko eta sortzaileak bultzatzeko asmoz sortu da Kulturtick kluba. Klubeko bazkideek hainbat abantaila izango dituzte kultur ekintza eta ospakizunetan. EITBk ere hitzarmena sinatu du klubarekin.

Kulturtick klubak azarotik aurrera izango du bazkideen txartela. Sortzaileen artean, 3C klub katalana eta EITB dira, Euskadiko hainbat kultur eragilerekin batera.

Kultur-zaleen kluba da. Kultur kontsumoa gehitu nahi luke, bazkideei kulturara hurbiltzeko erraztasunak emanez, eta aldi berean, sortzaile eta erabiltzaileak harremanetan jarriz.

Euskadiko kultura alor askotako erakunde dira klubean, eta haien bidez eskaintza zabala eskainiko du, deskontu eta abantaila ugarirekin.

Bazkide harpidetza 32 edo 52 eurokoa izan daiteke aukeran. Lehen urtean 8.000 izan nahi ditu, 20.000 luzarora. Eta bazkide bakoitzeko bi erabiltzaile izan ditzake.

Kataluniako antzerako klubaren esperientziak azaltzen duenez, kultura maitale diren bazkideen bidez kultura kontsumoa areagotu egin da. Proiektua martxan jartzeko Eusko Jaurlaritzak 400.000 euroko ditu laguntza eman dio.