Itxi

Zinemaldia

Jaialdia

Penelope Cruzen distira, Zinemaldiko alfonbra gorrian

Berriz jaiotzea Sergio Castellito zuzendari italiarraren filma aurkeztuko du Pe-k. EITBk Gernika bajo las bombas estreinatuko du, eta Patxo Telleriak eta Aitor Mazok Bypass lana aurkeztuko dute.

00:51
Penelope Cruz Zinemaldian da jada

Dudarik gabe, Pe dugu gaur protagonista nagusi Donostiako Zinemaldian. 60. edizio honetan, Zilarrezko Maskorra eskuratzeko lehian izango da Penelope Cruz, eta ikusmin handia piztuko du aurten izarrez beteta datorren Donostiako alfonbra gorrian.

Berriz jaiotzea Sergio Castellito zuzendari italiarraren ekoizpena aurkeztu du aktore ezagunak, eta lana ''erronka polita'' izan dela esan du aktorea ezagunak. ''Zertxobait ikaratzen ninduen. Gemma emakume bera zen, baina bizitzako aro ezberdinetan. Hizkuntzaren erronka ere bazegoen, protagonistak italieraz eta ingelesez (baina italiar kutsuarekin) hitz egiten duelako. Baina, zailtasunak beti beso zabalik hartzen ditut'', esan du Penelopek elkarrizketa batean.

''Ez dit beldurrik ematen itxuraldatzeak, paperak eskatzen duen neurrian: itsusiago, zaharrago... Baina ez nago prest gaixotzeraino argaltzeko edo loditzeko, hainbat aktorek egiten duten moduan. Hori ez'', azaldu du.

Bere alderdik politikoena

Filma aurkezteko egin duen prentsaurrekoan, bere alderik politikoena erakutsi du aktore ezagunak. Zinemaren industriak jasan dituen murrizketekin kezkatuta dagoen arren, Penelope Cruzek esan du hezkuntza dela gehien kezkatzen duena, ''hezkuntzarik gabe ez dagoelako etorkizunik''.

"Beldur handia ematen didate hartzen ari zenbait erabakik, eta ez bakarrik zinemaren arloan. Hezkuntzarekin gertatzen ari dena negargarria da'', gaineratu du. Kulturaren sektoreak bizi duen egoerari buruz galdetuta, Penelopek erantzun du ''sektorea inoiz baino bateratuago'' egon behar dela.

Bellucci ere Donostian

Monica Bellucci ere iritsiko da gaur Donostiara, 17:00ak aldera. Bahman Ghobadi Irango zuzendariaren Rhino Season lana aurkeztera dator gurera, eta asteazken honetan deitu duten greba-egunean, Zinemaldiko 'gutxieneko zerbitzuetan' izango da Bellucci.

Euskal zinemarentzako tokia

Sail Ofizialean, Ziad Doueiri Libanoko zuzendariak Atentatua filmaz hitz egingo du, prentsaurrekoan. Zabaltegi Bereziak atalaren barruan, Bypass pelikula aurkeztuko dute Patxo Telleriak eta Aitor Mazok. Serbitzu saria eskuratzeko lehian dago euskal ekoizpena.

Jardunaldia EITBren gala bereziarekin bukatuji da, eta Gernika bajo las bombas ekoizpena estreinatuko dute bertan.