Itxi

Zinemaldia

Lan berria aurkezteko

Monica Bellucci, Donostian

Erredakzioa

Ghobadiren 'Rhino Season' filma aurkeztuko du Zinemaldian. Irailaren 26rako greba deitu dute, eta egun horretarako Zinemaldiak programatu duen lan bakarrenetakoa da hau.

00:37
Monica Bellucci Donostiara heldu da

Monica Bellucci aktore italiarra Donostian da. Asteazken honetarako, greba egunerako, Zinemaldiak programatu dituen 'gutxieneko zerbitzuetako bat' izango da.

Zehazki, Bahman Ghobadi Irango zuzendariaren Rhino Season lana aurkeztera etorri da gurera Bellucci. Filma Sail Ofizialean lehiatuko da, eta zuzendariak hirugarren Urrezko Maskorra lor lezake horrekin (aurretikTurtles Can Fly eta Half Moon lanekin irabazi du saria).

Irailaren 26rako greba deitu dute hainbat sindikatuk Euskadin, eta, horren aurrean, bertan behera utzi dituzte Zinemaldiko hainbat areto eta sailetako emanaldiak. Kursaalen izango dira zenbait pelikula ikusgai, Monica Bellucciren Rhino Season eta All apologies txinatarra, besteak beste.