Zinemaldia
Ekitaldia
Ewan McGregor, Donostia saria jaso duen artistarik gazteena
Erredakzioa
Juan Antonio Bayona zuzendariak eman dio saria, eta aktoreak emazteari eskaini dio.
Ewan McGregor aktoreak Donostia saria jaso du. Zinemaldiaren historian, Donostia saria jaso duen artistarik gazteena da McGregor. ''Ez nago orain urte batzuk saria jaso izan duten pertsonen maila berean'', esan du.
Juan Antonio Bayona zuzendariaren eskutik jaso du saria, Kursaalen egin duten ekitaldian. Espainiako zinemagilearekin batera, 'Ezinezkoa' lana aurkeztu du ostegun honetan aktore eskoziarrak Zinemaldian.
''Eskerrik asko'', esan du Ewan McGregorrek sari jaso eta berehala. Halaber, Donostiako publikoak eskaini dion berotasuna eta harrera eskertu ditu. Izan ere, 20 minutuz egon da Ewan McGregor Kursaaleko alfonbra gorrian, ekitaldia abiatu aurretik. Bere lehen filmak Donostian aurkeztu zituztela gogoratu du aktoreak, eta ''rock izarra balitz bezala'' sentitu zela aitortu du.
Bayonaren lana goraipatzeaz gain, saria emazteari eskaini dio Ewan McGregorrek, bere ibilbidearen urrats guztietan alboan izan duelako. Ostegun honetan, aktorearen ibilbidera saritu du Zinemaldiak.
Trainspotting, Star Wars, Moulin Rouge...
Eskoziako Perth hirian jaio zen EwanMcGregor, 1971ko martxoan. Bere ibilbide osoan zehar paper ausartak etaindarrez beteriko pertsonaiak aukeratzeagatik nabarmendu da: ospea emanzion Irvine Welsh zuzendariaren Trainspotting filmeko Mark Renton heroinazaletik hasita, Star Wars saga ezaguneko Obi-Wan Kenobi ospetsura, edo Nicole Kidmanekin Moulin Rouge musikalean eginiko lanera.