Itxi

kultura

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Durangoko Azokaren aurkezpena, Von der Leyenen deportazio proposamena eta 'Koldo auzia'

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

  • Durangoko Azoka

    Durangoko Azoka. Artxiboko argazkia: Gerediaga Elkartea

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Durangoko Azokaren aurkezpena: 59. Durangoko Azokaren kartela eta lema aurkeztuko dituzte, eta ekitaldian kartelaren egileek eta erakundeetako ordezkariek parte hartuko dute. Aurten sinatutako akordioaren ondotik, EITB Durangoko Azokaren babesle izango da aurrerantzean. 

- Von der Leyenen deportazio proposamena: Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak aldaketa nahi du Europar Batasunaren migrazio-politikan; izan ere, migratzaileen kanporatzeak bizkortu nahi du, EBtik kanpo, beste herrialdeetan, deportazio zentroak abian jarrita. Horretarako, ordea, EBren arauak aldatu beharko lirateke.

- 'Koldo auzia': PPk eta Voxek 'Koldo auzia'ri buruzko hainbat galdera egingo dizkiote Espainiako Gobernuari gaur Diputatuen Kongresuan egingo den kontrol saioan. Hala ere, azkenean ez da ustelkeriari buruzko osoko bilkura monografikoa izango, Alderdi Popularrak eskatu bezala.