Itxi

Zinemaldia

Izarren edizioa

Tommy Lee Jones, 'tipo gogorra' Donostian hunkituta

Erredakzioa

Aktore estatubatuarrak oso hunkituta jaso du Zinemaldiak ematen dituen bost sarietako bat, Julie Taymor zuzendariaren eskuetatik.

03:12
Tommy Lee Jonesek Donostia Saria jaso du

Tommy Lee Jones aktoreak oso hunkituta jaso du Zinemaldiko Donostia Saria. Beretzat "ohore handia" izan da saria jasotzea, eta itsasoaren ondoan dagoen "hain hiri ederrean" oso gustura sentitzen dela nabarmendu du.

Jonesek Julie Taymor zuzendaria Sail Ofizialeko epaimahaiko kidearen eskuetatik jaso du saria, eta gazteleraz egin du hori, euskaraz "hitz bat bera ere" ez zuela esango adierazi ostean, "antzinako eta hain ohoragarria" den hizkuntza gaizki erabili nahi izan ez duelako.

Lee Jonesek esan duenez, aktore eta zuzendari moduan bizi izandako esperientzia "asko gustatzen zaio eta ondo pasatzen du"; halaber, lan egiten duen zuzendarientzat "ahalik eta baliagarriena" izaten saiatzen dela gaineratu du.

Horren azken lana, Hope Springs izan da, Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi Perlak sailean aurkeztu dute. Protagonista da bertan, Meryl Streep aktore ezagunarekin batera.

Men in Blackeko aktorea asko txalotu dute gaur gauean, Kursaalean, nahiz eta horrenbeste jende ez egon.

Miresmen hitzak Julie Taymorrek esan ditu; aktoreak "erregistro maila handia" duela azpimarratu du. Horren ibilbide profesionala Broadwayko agertokietan hasi zuen eta zineman lehen aldiz 1970ean azaldu zen, ‘Love Story’ filmarekin.

Jonesek prentsaurrekoan esan duenez, ez zuen Zinemaldiaren berririk izan orain arte, prentsan irakur daitekeengaatik soilik. "Orain arteko esperientzia oso ona izan da, eta hala izaten jarraitzea espero dut", azaldu du.

Texaseko aktoreak "oso zoriontsu" dela azpimarratu du zuzendaria (bi aldiz izan da telebistan eta behin ‘Melquialdes Esstradaren hiru hobiratze’ekin filmarekin zineman) izanez. Halaber, beti errealizadore moduan lan egiten saiatzen dela adierazi du, baina "hori lortzea oso zaila da", azaldu du. Nuevo Mexicon, bere azken lana kameneren atzean, 2013ko martxoaren 25ean hasiko dela iragarri du.

Mota guztitako filmak egin ditu, besteak beste, honako hauek: Eyes of Laura Mars (1978), Coal Miner’s Daughter (1980) (pelikula honekin lehen aldiz izendatu zuten Urrezko Globoetarako), Stormy Monday (Astelehen ekaiztsua, 1988), The Package (1989), JFK (1991) eta Men in Black sagan.