Itxi

kultura

Sari-ematea

Max sariak Iruñean banatuko dituzte, ekainaren 16an

N. V. | EITB Media

Max sariak Iruñean banatuko dituzte, ekainaren 16an

  • Gayarre antzokain egingo dute zeremonia

    Gayarre antzokain egingo dute zeremonia

Gayarre Iruñeko antzokiak hartuko du, ekainaren 16an, Max arte eszenikoen sariak banatzeko gala. Egile eta Editoreen Espainiako Elkarteak antolatzen ditu sariok, 1998tik.

Hainbat epaimahaik aukeratutako hogei ikuskizun eta profesional saritzen dituzte Maxek, eta hiru sari berezi ere ematen dituzte urtero: ohorezko Max saria, gizarte arloko Max saria eta publikoaren txaloaren Max saria.

Max sariak bosgarrenez banatuko dituzte Euskal Herrian; aurretik, Bilbon hirutan (2021, 2014 eta 2002) eta Donostian behin (2016) egin dute urteroko gala.