kultura
Ikuskizuna
Faemino y Cansado, Victoria Eugenian azaroaren 13tik 18ra
'Parecido no es lo mismo' ikuskizuna aurkeztuko dute Gipuzkoako hiriburuan.
-
Faemino y Cansado. Argazkia: EITB
Faemino y Cansado umorezko bikoteak "Parecido no es lo mismo" izenburuko bere azken ikuskizun aurkeztuko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian azaroaren 13tik 18ra bitartean.
Donostia Kultura erakundeak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, bikotearen saioak iluntzeko 20:00etan hasiko dira eta oraindik sarrerak salgai daude ohiko leku eta bideetan.
Aipaturiko iturrien arabera, Faemino y Cansadoren ikuskizun berriak "beste itzuli bat ematen die" umorezko bikote ezagunaren "planteamendu estetiko eta ideologikoei".