Itxi

kultura

Heriotza

Larry Hagman aktorea, J.R. 'Dallas'en, hil da

Erredakzioa

81 urte zituela hil da larunbat honetan aktore estatubatuarra, minbiziak jota.

  • 81 urte zituela hil da Larry Hagman Texaseko aktorea. Argazkia: EFE

    81 urte zituela hil da Larry Hagman Texaseko aktorea. Argazkia: EFE

Larry Hagman Texaseko aktorea, 'Dallas' telebista-saioko J.R. Ewings, hil da larunbat honetan, 81 urte zituela, Texaseko ospital batean, DallasNews kazetak jakitera eman duenez.

Aktorea 04:20ean tokiko orduan zendu da, minbiziak eragindako osasun arazoengatik, senitartekoek jakinarazi dutenez.

Larry Hagman 1931eko irailaren 21ean Forth Worthen (Texas, AEB) jaio zen. Nazioarteko mailan ospe handia lortu zuen 'Dallas' telebist-saioko J.R. (John Ross Ewing) pertsonaiarekin, eskrupulurik gabeko enpresari zitala.

1954an Maj Axelsson Suediako dekoratzailearekin ezkondu zen eta bi seme-alaba zituen.