kultura
Antzerkia
Bilbok 4 milioi euro bideratuko ditu Pabellon 6 arte eszenikoen espazioa berreraikitzera
N. V. | EITB Media
Espazio "moderno eta iraunkor" berriak 228 lagunentzako antzoki bat izango du, besteak beste.
-
Pabellon 6 espazio berriaren proiektua
Bilboko Udalak lau milioi euro inbertituko ditu Pabellon 6 Zorrotzaurreko irlan dagoen eraikina berreraiki eta "antzerkiaren eta dantzarekin lotutako espazio moderno eta iraunkorra" bihurtzeko.
Garabiak, erritmo onean eraikitzen ari diren eraikinak, eta Pabellon 6ek berak udal kulturgunea osatuko dute Zorrotzaurreko irlaren hegoaldean, Deustuko Erriberaren eta Eugenio Olabarrieta plazaren artean.
Udalaren titulartasunekoak dira biak, eta udalak mantendu behar ditu. Hala ere, Pabellon 6 Arte Eszenikoen Sortzaile Elkartea eta bere Gazte Konpainia arduratu dira haien kudeaketaz, eta hala izaten jarraituko du.
Pabellon 6en proiektua laster onartuko da Gobernu Batzarrean. Lizitazioa 4.153.305,04 eurokoa izango da, eta, obra esleitu ondoren, lanek hamabi hilabete irautea aurreikusten da.
Etorkizuneko Pabellon 6ek "ele" forma izango du. Guztira, 1.288,62 metro koadro inguruko azalera eraikia izango du, eta bi solairu izango ditu (solairuarte batekin). Han egongo den atzoki berriak 228 eserlekurentzako tokia izango du (beheko solairuaren eta solairuartearen artean banatuta).