Itxi

kultura

Kanpaina

30.000 sinadura baino gehiago euskarazko 'doodle'a eskatzeko

Eusko Ikaskuntzak abenduaren 1era arte jasoko ditu atxikimenduak. Abenduaren 3an euskararen inguruko 'doodle' bat aireratzea eskatzen dute.

  • Maiteen Eguneko 'doodle'a. Argazkia: EITB

    Maiteen Eguneko 'doodle'a. Argazkia: EITB

Eusko Ikaskuntzak Googleri abenduaren 3an (Euskararen Egunean, hain zuzen ere) euskarari buruzko 'doodle' bat jartzeko kanpaina jarri zuen abian eta 30.000 sinadura baino gehiago jaso dituzte dagoeneko. Abenduaren 1era arte jasoko dituzte atxikimenduak, eta orduan bidaliko dizkiete Googleri, munduko bilatzailerik ezagunenak erabaki dezan bere irudia euskararekin lotzen duen edo ez.

 Atxikimendu guztiak eusko-ikaskuntza.org/ene webgunetik jasoko dira, baita sare sozialetatik ere. Parte hartzen dutenen artean, 2013ko egutegiak eta agendak zozketatuko dira, HABEren eskutik.

Eusko Ikaskuntzak esan duenez, Googlerekin hitz egin omen dute, baina bilatzaileak ez du jakinarazten 'doodle'a martxan jarriko duen edo ez. Abenduaren 2tik 3rako gauean jakingo dugu.

Dirudienez, hiru mailatan airera daiteke 'doodle'a: Espainian, Europan edota mundu osoan. Googlek baiezkoa erabakiko balu, Espainiako, Europako edo mundu osoko ordenagailuetan ikusi ahal izango litzateke 'doodle'a, Googlek ekimenari emango liokeen garrantziaren arabera.