Itxi

kultura

Museoak

Bilboko Guggenheim museoak 20:00etan itxiko du eta astelehenetan irekita egongo da Aste Santuan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Apirilaren 14an eta 21ean zabalik egongo da. Gainera, ohi baino ordutegi zabalagoa izango du Aste Santu osoan.

  • Bilboko Guggenheim museoa

    Bilboko Guggenheim museoa. Argazkia: Juan Luis Albaizar

Bilboko Guggenheim museoak ohi baino beranduago itxiko du apirilaren 14tik 27ra bitartean, eta astelehenetan zabalik egongo da, Aste Santuan zehar "turisten eskaera asetze aldera".

Horrela, apirilaren 14an eta 21ean irekita egongo da, nahiz eta normalean astelehenetan itxita egoten den. Gainera, 20:00etan itxiko ditu ateak Aste Santu osoan zehar.

Museoko sarrerak hemen eros daitezke.