Itxi

kultura

Tailerra

Ilusionismoaren teknikak, Artelekun

Helburua zinema sortu aurretik erabiltzen ziren objektu optikoak nola erabili erakustea da. Diaforamak edota sakoneko panorama bezalako teknikak erabiltzen ikasi dute tailerreko ikasleek.

01:16
Topaketa Artelekun: 'Ilusionismoa: zinemaren aurretik ilustratzen'

Artelekun oso topaketa berezia ari dira egiten egunotan. "Ilusionismoa: zinemaren aurretik ilustratzen", hori da leloa. Helburua berriz, zinema sortu aurretik erabiltzen ziren objektu optikoak nola erabili erakustea.

Artelekun ilusion-ismoaren munduan murgilduta dabiltza egunotan 12 ikasle eta bi ilustratzaile profesional. Tailerraren abiapuntua pertsonaiak eraikitzeko teknikak irakastea izan da.

Hori lantzeko teknika ezberdinak erabili diztuzte: diafanoramak edota sakoneko panorama esaterako.

Istorio baten sekuentzia beira batean margotu behar da lehenik . Ondoren beira hori linternaren barruan sartu eta hor hasiko gara istoriaren berri jakiten.

Ikasleak ilustrazio edota diseinu munduan dabiltzanak dira gehienak eta ondo pasatzeaz gain uste dute iIkasten ari direna erabilgarria izango zaiela.