Itxi

kultura

ARTE ESZENIKOAK

Euskal konpainiek bost hautagaitza lortu dituzte Max Sarietan

EITB MEDIA

Marie de Jongh, Tanttaka Teatroa eta Kukai Dantza konpainiek bost sari eskura ditzakete ekainaren 16an Iruñeko Gayarre Antzokian emango diren sarietan.

  • Aitziber Garmendia, hautagaien artean. Argazkia: Tanttaka

    Aitziber Garmendia, hautagaien artean. Argazkia: Tanttaka

Euskal konpainiak txokorik txoko izango dira Max Sarien hurrengo edizioan, hiru konpainiak (Marie de Jongh, Tanttaka Teatroa eta Kukai Dantza) bost izendapen izango baitituzte beste horrenbeste kategoriatan. Ekitaldia ekainaren 16an izango da, Iruñeko Gayarre Antzokian.

Marie de Jonghen hautagaitzen artean, Haur, Gazte edo Familientzako Ikuskizun Onenaren Saria eta Jantzien Diseinu Onenaren Saria, "Mr. Bo" lanagatik. Bestalde, Tanttaka Teatroa finalista da Antzerki ikuskizun onenaren eta Emakumezko aktore onenaren (Aitziber Garmendia) kategorietan, "Del color de la leche/Esnearen kolorekoa" lanagatik. Bere aldetik, Kukai Dantzak "Euskorleans" Kale Ikuskizun Onenaren hautagaitza jaso du.

Izendapen gehien jaso dituztenen artean "Casting Lear" eta "El día del Watusi" daude, launa hautagaitza eskuratuta. Gainera, sari bereziak ere eman dira jakitera: ohorezko Max saria, Juan Margallo eta Petra Martinezentzat; izaera sozialekoa edo amateurra, Ignacio Aranguren eta Vicente Galbeterentzat, Navarro Villoslada Institutuko Antzerki Eskola Tailerrean egindako lanagatik.