Itxi

kultura

Heriotza

Iñaki Olazabal Ezeiza eskultorea zendu da

EITB MEDIA

Artistak 1983an ekin zion eskultura-prestakuntzari, Sorabillako tailerrean, eta zinka hartu zuen lehengai nagusitzat, hainbat forma geometriko eta biluziko eskulturak sortzeko.

  • Iñaki Olazabal, artxiboko irudi batean.

    Iñaki Olazabal, artxiboko irudi batean.

Iñaki Olazabal Ezeiza eskultorea hil da larunbat honetan, maiatzaren 3an, Donostian, 65 urte zituela. Andoainen jaio zen, 1959an, langile-klaseko familia apal batean, Zumaian eman zituen azken urteak, eta bertan zuen tailerra, eta galeria bat.

1983an ekin zion eskultura-prestakuntzari, Sorabillako tailerrean, Oteizaren ideiak sustatzen zituen Xabier Lakaren zuzendaritzapean. Olazabalek Alemanian jarraitu zuen ikasten, Düsseldorfeko Kunstakademie eskolan, 1991 eta 1993 bitartean.

Artista gipuzkoarrak zinka hartu zuen lehengai nagusitzat, eta horiekin forma geometriko eta biluzi askotako eskulturak sortu ditu bere ibilbidean. Horren lanak euskal geografiako hainbat lekutan ikus daitezke, Andoainen, Mendaron, Zugaztietan (Trapagaran), Bilbon, Zumaian, Senperen, Donibane Garazin eta Orion, besteak beste.