Itxi

kultura

Durangaldea

Nerea Mujikak Gerediaga Elkartearen presidentetza utzi du, 22 urteren ondoren

N. V. | EITB Media

Gotzon Gomez eta Asun Elorriaga izango dira Gerediaga Elkartearen lehendakari eta lehendakariorde berriak, kultur elkarteak atzo batzar nagusian erabaki zuzenez.

  • Nerea Mujika

    Nerea Mujika

Nerea Mujikak Gerediaga Elkartearen zuzendaritza batzordea utziko du, taldearen zuzendari gisa 22 urte egin eta gero. Atzo, urteroko batzar nagusia egin zuen elkarteak, eta zuzendaritza batzorde berria eratu.

Nerea Mujikak eta Belen Bengoetxea diruzainak elkartea utzi dute, eta Oihana Azkorbebeitia sartu da zuzendaritza taldera. Lehendakaria Gotzon Gomez Barrenetxea izango da, eta lehendakariordea, Asun Elorriaga Albizu.

Mujikak "emozionatuta" hartu zuen hitza atzoko ekitaldian, eta "pozik" doala azpimarratu zuen.