Itxi

kultura

Antzerkia eta musika

Deabru Beltzak konpainiak "Su Talka" ikuskizun berria estreinatuko du

N. V. | EITB Media

Perkusioa eta piroteknia uztartzen ditu kale-antzerki konpainiaren zortzigarren ekoizpenak, eta Le Printemps des Abers Bretainiako jaialdian estreinatuko dute larunbatean.

  • Deabru Beltzak konpainiak "Su talka" ikuskizuna sortu du

    Deabru Beltzak konpainiak "Su talka" ikuskizuna sortu du

Deabru Beltzak kale-antzerkiko konpainiak Su Talka perkusioa eta piroteknia nahasten dituen ekoizpena estreinatuko du ekainaren 7an, larunbatarekin, Bretainiako Le Printemps des Abers jaialdian.

Su Talka gaueko ikuskizun ibiltaria da, konpainiak berak argitu duenez, 6 aktore-musikari ditu eta 45 minutuko iraupena du. Nazioartean larunbatean estreinatu ondoren, Euskal Herrian ikusi ahalko da: ekainaren 13an, Iurretan; ekainaren 27an, Hernanin; ekainaren 28an, Mundakan; uztailaren 2an, Berrizen; uztailaren 3an, Mungian; abuztuaren 14an, Aretxabaletan; eta abuztuaren 2an, Guardian.

Gainera, Frantzian, Italian, Erresuma Batuan eta Portugalen ere erakutsiko du ikuskizuna 1996an sortu zen euskal konpainiak.