Itxi

Albisteak

Kontzertua, Ahotsenean

Enkore taldeak ez du Durangoko Azokan hutsik egin

L.Z.

Erredakzioa

Bere kanturik ezagunenak jo ditu talde bilbotarrak Ahotsenean.

03:34
Enkore, zuzenean Ahotsenean

2011n Gazteako Maketa Lehiaketa irabazi zuen Enkore taldea ere Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan izan da.

2009an Bilboko Errekalde auzoan sortutako rock talde honek ez du euskal kulturaren hitzordu garrantzitsuenera hutsik egin, eta azokan ibiltzeaz gain, Ahotsenea gunea bisitatu du.

19:30ean izan da kontzertua, eta han bildutako jarraitzaileen txalo artean, bere kanturik ezagunenak jo ditu Enkorek. Gainera, abenduaren 11n Bilbon arituko direla esan digute.

Gaztea laukote bizkaitarraren zuzenekoan izan da. Hemen dituzue gaurko emanaldiko irudirik onenak.