cerrar buscador

Neguko eguzki hotza

Izenburu originala : Neguko eguzki hotza

Iraupena: 97 min.

Urtea: 2004

Generoa: Drama

Kalifikazioa: 18 urtetik gorakoentzat

Zuzendaria: Pablo Malo

Aktoreak: Marisa Paredes, Unax Ugalde, Javier Pereira, Marta Etura, Andrés Gertrudix, Raquel Pérez, Jorge Carrero, José Manuel Cervino, Iñake Irastorza eta María Jesús Valdés.

Filma ikusi

Laburpena:

Buruko gaixotasunen ondorioz, Adrian (Unax Ugalde) ospitalean sartu behar izaten dute aldian-aldian. Hogeita bost urteko gizon erakargarria da, familia onekoa eta umezurtza, ama galdu zuenetik. Aita emakume batekin bizitzera joan eta familiaren etxe hutsa bere izenean utzi duela esan dio haren abokatuak. Minduta eta zer esan ez dakiela hartu du albistea. Traiziotzat hartu du erietxean zegoen bitartean aitak hartutako erabakia. Gau horretan, Gonzalok (Javier Pereira), bizimodua delitu izatetik gertu dauden lanekin ateratzen duen nerabeak, txatartegi batean hustu du kamioia. Lana kobratzeko orduan, adostutakoa baino gutxiago ordaindu dio arduradunak, sarri gertatu ohi den moduan. Horren ama, Raquel (Marisa Paredes), kale prostituziotik bizi da, eta bien arteko harremana gero eta zailagoa da, alkoholarekin arazoak baititu. Gainera, amarengandik arbuioak bakarrik jasotzen ditu. Adrian ezagutzen duen gaua hirurek inoiz imajinatu ez duten egoera baten abiapuntua izango da.