cerrar buscador

EITB euskal zinemarekin bat

Zutik

Zutik

  • Estreinaldi eguna:

    • 2021/10/22
  • Zuzendariak:

    • Iker Álvarez,
    • Haizea Pastor
  • Ekoiztetxea:

    • Baleuko
  • Generoa:

    • Animazioa
  • Hizkuntza:

    • Euskera

Sinopsia:

Kondairak dioenez, landatutako zuhaitz bakoitzeko iratxo bat jaiotzen da. Une horretatik aurrera, zuhaitzaren eta iratxoaren bizitzak lotuta egongo dira, betiko. Bati gertatzen zaiona besteari ere gertatuko zaio. Gizakiek ezin dituzte iratxo horiek ikusi. Garai batean, neska-mutikoek bai ikus zitzaketen; are gehiago, jolaskide eta abenturetan lagun ziren. Baina, halako batean, neska-mutilak naturatik aldentzen hasi ziren eta harreman hori galdu zuten. Eta magia desagertu egin zen. Gaur egun iratxoak umeen beldur izateraino. Arriskutsutzat dituzte, gizaki helduak bezain arriskutsutzat, beti dabiltzalako dena menderatu nahian. Beti dena aldatu nahian. Eta parkea aldatu nahi dute orain.

Alkateak plan bikaina du: zuhaitzez betetako parke zaharra 4G teknologia izango duen parke berri eta moderno bihurtzea. Ezaugarri horiek izango dituen lehen parkea izango da munduan, eta horrek presidente bihurtzen lagunduko diola uste du. Hiritarrek pozarren hartuko dute ideia hori. Iratxoek, berriz, ez dute batere gustuko izango wifia duten led antenak jartzea euren zuhaitzen ordez. Lehen aizkorakada emateko eguna iritsitakoan, haritz batean bizi den Mithy izeneko iratxo gorri batek jasango du lehen kolpea. Hor hasiko da iratxoek parkea salbatzeko biziko duten abentura.

Trailerra:

kultura

- Trailerra

1:40

Zutik filmaren trailerra

Zutik animazioko filmaren trailerra

1 / 1
Euskal zinema, Valentziara begira

Euskal zinema, Valentziara begira

Espainiako Zinema Akademiak Goya sariak banatuko ditu larunbatean, otsailak 12, Mediterraneoaren ertzeko hiriko Les Arts espazioan. "Maixabel" euskal ekoizpena, esaterako, hamalau sailetan dago izendatuta.
Euskal animazioak aitortza gehiago behar ditu

"Euskal animazioak aitortza gehiago behar ditu"

"Zutik" Iker Alvarezek eta Haizea Pastorrek zuzendutako animaziozko filma Goya sarietarako izendatuta dago, eta beraiekin hitz egin dugu larunbatean Valentzian sariak banatu aurretik.
Zuhaitz guztiei zutik iraunarazteko zine promosamena

Zuhaitz guztiei zutik iraunarazteko zine promosamena

Iker Alvarezek eta Haizea Pastorrek zuzenduta "Zutik" animazio filma, iratxoz beteta.
Zutik haurrentzako euskal filma, asteko estreinaldien artean

"Zutik" haurrentzako euskal filma, asteko estreinaldien artean

EITBren parte-hartzea du naturaren defentsaren alde egiten duen filmak. Gainera, "Halloween Kills" eta Wes Anderson zuzendariaren filmik berriena ere egongo dira ikusgai gaurdanik.

Zutik filmaren trailerra

Zutik filmaren trailerra

Zutik animazioko filmaren trailerra

EITBren parte-hartzea duten filmak, webgune berri batean bilduta

EITBren parte-hartzea duten filmak, webgune berri batean bilduta

EITBk euskal zinemarekin duen konpromisoa erakusten duen 'EITB euskal zinemarekin bat' izeneko atari berezia sortu du. Bertan, azken bi urteetan EITBren parte hartzea izan duten film eta dokumentalei buruzko informazioa kontsultatu daiteke.
1 / 1