Itxi

Oscarrak 2024

Musika

Artista handiak, Abesti Onenaren Sariarengatik lehian

A. A.

Adele, Norah Jones, Scarlett Johansson, Hugh Jackman eta Bombay Jayashri abeslari indiarra dira aurtengo finalistak.

  • Adelen 'Skyfall' abestia da Oscarretako faboritoa.

    Adelen 'Skyfall' abestia da Oscarretako faboritoa.

Aurten Adelek James Bonden filmen madarikazioa hautsi du; izan ere, 007 agentearen filmek ez ohi dute Oscarretarako hautagaitzarik lortu.

Jack White, Chris Cornell, Madonna, Sheryl Crow eta Garbage saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Bonok eta The Edgek taldeak ere Tina Turnerrek abestu zuen "Goldeneye" ospetsua konposatu zuten, baina ezer ez. Hautagaia izan zen sagako azken abestia Sheena Eastonek abesten zuen "For Your Eyes Only" izan zen, 1981ean.

Adele aurtengo faboritoa da, baina lehiakide indartsuak izango dituzte britainiarrak eta "Skyfall" abestiaren egilea den Paul Epworthek. Oraingoz, artista britainiarrak Urrezko Globoetan garaile izan zen. Akademiak, gainera, Adelek Oscarretan abestuko duela iragarri du.

Seth MacFarlane aurtengo zeremoniaren aurkezlea ere izendatu du Akademiak. Ted pelikulako "Everybvody Needs a Best Friend" abestia Walter Murphyk konposatu du eta Norah Jonesek abesten du.

Scarlett Johansson aktorea izateaz gain, abeslaria ere dela ez daki jende askok. Joshua Bellekin batera Johanssonek Izotz ehizan filmeko "Before My Time" abestiari ahotsa jarri dio. Musikaren konposatzailea J. Ralph da.

Hugh Jackman bi sarietarako hautagaia da aurten; izan ere, Aktore Onenaren eta Abesti Onenaren golardoak eskuratu ditzake. Miserableak musikalean oinarritutako filmerako sortu duten "Suddenly" abesti berriarekin lortu du australiarrak hautagaitza.

Azken hautagaia Bombay Jayashri abeslari indiarra da eta Ang Leeren Piren bizitza pelikulako "Pi's Lullaby" abestiaren interpretatzailea da. Konposatzailea, berriz, Michael Danna kanadarra izan da.