Oscarrak 2024
Bigarren edizioa
'Koskarrak' Donostiara itzuliko dira
Erredakzioa
Otsailaren 24an, Oscarren gala jarraitu ahal izateko aukera eskainiko dute aurten ere. Antolatzaileek lekua aldatuko dutela iragarri dute.
-
Brad Pitt eta Angelina Jolie, 2012ko Oscar sarietako alfonbra gorrian. Argazkia: EFE
Oscar sarien gaua jarraitzeko aukera eskainiko dute aurten ere, Donostian. Bigarren edizio honetan ere, "Koskars" ekitaldiak zinema gustuko dutenek Hollywoodeko sari nagusien alfonbra gorria eta zeremonia jarraitu ahal izango da.
Iaz, festa Principe zinema aretoetan egin zuten, baina galaren eskubideak direla eta, aurten ezin izan dute zinema areto batean edo antzoki batean egin.
Leku berria eta sarrerei buruzko informazioa argitaratuko dute laster, Facebook eta Twitter sare sozialetako kontuetan eta koskars.com webgunean.