Itxi

Oscarrak 2024

Polemikaren ostean

Anne Hathawayk barkamena eskatu du Oscarretako soinekoarengatik

Erredakzioa

Bigarren Emakumezko Aktore Onenaren Oscarraren irabazleak Pradaren soinekoa gustuko duen arren, azken orduko aldaketa bat egin behar izan zuela azaldu du.

  • Anne Hathaway, Oscarretako alfonbra gorrian. Argazkia: EFE

    Anne Hathaway, Oscarretako alfonbra gorrian. Argazkia: EFE

Anne Hathawayk Bigarren Emakumezko Aktore Onenaren Oscarra jaso du, Miserableak pelikulari esker. Hala eta guztiz ere, oihartzun gehiago izan du aktoreak Oscarretako alfonbra gorrirako aukeratu zuen Pradaren soineko arrosak estatuatxoa irabazi izanak baino.

Anne Hathaway Oscars EFESoinekoak bularraldean egiten zion formak Twitterren ere zeresan handia eman zuen.

Hori dela eta, Hathawayk hautaketaren arrazoia azaldu nahi izan du. People aldizkariari bidalitako ohar batean, aktoreak Pradaren soinekoa gustuko duen arren, azken orduko aldaketa bat egin behar izan zuela azaldu du.Anne Hathaway Vanity Fair fiesta Oscars 2013 EFE

Miserableak filmeko aktoreak Valentinoren soineko bat jantzi behar zuen, Jennifer Anistonek eta Sally Fieldek bezala, baina zeremoniaren bezperan beste aktore batek antzeko soineko bat eramango zuela esan omen zioten eta beste bat jantzi behar izan zuen.

 

 

Amanda Seyfried Oscars EFE

Valentino etxeak ere Hathawayk bere soineko bat eramango zuela iragarri zuen, baina zeremonia hasi baino ordu batzuk lehenago aldaketa bat zegoela jakin zuten antolatzaileek.

Hathawayk ez du beste aktore hori nor izan zen esan, baina baliteke Amanda Seyfried Miserableak filmeko lankidea izatea.Amanda Seyfried OScar 2013 EFE