Itxi

Oscarrak 2024

Oscar Sariak 2015

Zein da Oscar sarien soinua?

IKER GOMEZ / EITB.EUS

Urteko abesti onenaren saria lortzeko hautagaiekin batera, Lady Gaga izango da gaueko protagonista, bai alfonbra gorrian eta baita Dolby antzokiko agertokian ere.

Igandekoa zinemaren gaua izango da, baina 87. edizio honetan, zinema-izarrek tokia egin beharko diete abeslari eta dantzari ezagunenei. Urteko abesti onenaren saria lortzeko hautagaiekin batera, Lady Gaga izango da gaueko protagonista, bai alfonbra gorrian bai Dolby Antzokiko agertokian ere. Eta ez da ikuskizun bakarra izango, Adam Levine (Maroon 5), Jack Black, Common, Jennifer Hudson, Anna Kendrick, John Legend, Tim McGraw, Rita Ora eta Tegan & Sara ere igoko baitira oholtza gainera.

Hauek dira abesti onenaren saria irabaz dezaketen abeslariak:

-       Tegan & Sara. ‘Everything is awesome’ (The Lego Movie)

Tegan eta Sara Kanadako ahizpek bideo koloretsua eta abesti gogoraerraza aurkeztu zuten The Lego Movie lanari soinu banda jartzeko. Animaziozko film onenaren saria ez du eramango, ez baitu izendapenik lortu, baina abestia oholtza gainean defendatzeko aukera izango dute igandean.

-       Common & John Legend. ‘Glory’ (Selma)

Selma ikusteko martxoaren 6ra arte itxaron beharko dugun arren, soinu banda entzungai da interneten. John Legend modako abeslariak ahotsa jarri dio ‘Glory’ abeslariari, Common rap-abeslariarekin batera. AEBn arrakasta handia lortu dute dagoeneko.

-       Rita Ora. ‘Grateful’ (Beyond the lights)

Saria etxera eramateko aukera handiak ditu, batez ere abestia nork konposatu duen ikusita. Diane Warrenek ondu du ‘Grateful’ abestia. Zazpi bider izendatu dute saria lortzeko, baina ez du inoiz etxera eraman. Agertokian, Rita Ora britainiarrak aurkeztuko du kanta.

-       Glen Campbell. ‘I´m not gonna miss you’ (Glen Campbell. I´ll Be Me)

Zerrendako abesti bereizgarriena da. Dokumental gogor baten soinu banda da, Glen Campbell musikarien ibilbidea eta bizitzaren ingurukoa, alegia. 2011n alzheimerra atzeman zioten Campbelli, eta ‘I´m not gonna miss you’ abestia bere jarratzaileei azken agurra emateko idatzi eta grabatu zuen. Zortzi milioi lagunek baino gehiagok ikusi eta entzun dute.

-       Adam Levin. ‘Lost stars’ (Begin again)

Irrati-formulak gustuko dutenentzat faboritoa. Telebista-kate guztiek Adam Levine Maroon 5 taldeko abeslaria euren programetan izan nahi dute. Egun, diskoak egitearekin batera, telebistan dabil eta aktore lanak egiten ditu noizean behin. Begin again pelikulan ere musikari baten paperean ikus dezakegu, Keira Knightley aktorearekin batera. Saria erabakitzerako orduan Youtuben izandako arrakasta kontuan hartuko balute, Levinek eramango luke Oscarra etxera. (23 milioi ikustalditik gora izan ditu).

Soinu banden atalean, bost dira saria eraman dezaketen filmak: The Grand Budapest Hotel (Alexandre Desplat), The imitation game (Alexandre Desplat), Interstellar (Hans Zimmer), Mr. Turner (Gary Yershon) eta The Theory of Everything (Jóhann Jóhannsson).

n).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Oscar Sariak