Itxi

Oscarrak 2024

Ustekabea

'Moonlight' ezusteko gonbidatua, 'La La Land'en gauean

N.V. | eitb.eus

Barry Jenkinsek zuzendutako dramak film onenaren saria irabazi du, Warren Beattyk eta Faye Dunawayk, hanka sartu eta ebazpena txarto irakurrita, “La La Land” irabazletzat iragarri eta gero.

?La La Land? musikala izan da film sarituena Hollywoodeko Akademiaren sari banaketaren 89. edizioan, baina sari nagusia, film onenarena, ?Moonlight?ek bereganatu du.

Oscar hori, baina, ?La La Land?entzako gaueko zazpigarrena izango zela iragarri dute lehenengo, akats baten ondorioz, eta, musikalaren lantalde osoa agertoki gainean zela, antolatzaileek hanka sartu dutela aitortu eta saria ?Moonlight?entzat dela jakinarazi dute.

Barry Jenkinsek zuzendutako filmak, halaber, gidoi egokitu onenaren eta bigarren mailako gizonezko aktore onenaren sariak ere irabazi ditu.

?Moonlight? ukitu poetikoko drama sentiberak Miamiko beltzen auzune batean bizi den gazte baten barne bilaketa kontatzen du, hiru aktotan, homosexualitatea onartzeko eta pobrezia eta drogak nagusi diren auzoan aurrera ateratzeko bere borroka.

6 Oscar, ?La La Land?entzat

Damien Chazelleren musikalak hamalau izendapen zituen, eta sei sari irabazi ditu: zuzendari, emakumezko aktore nagusi (Emma Stone), jatorrizko soinu banda, jatorrizko abesti (?City of stars?), ekoizpen diseinu eta argazkilaritza onenenak.

 

 

?La La Land? Emma Stone eta Ryan Goslig protagonista dituen filmak aktore izan nahi duen neska baten eta jazz musikari saiatu baten arteko maitasun harremana kontatzen du, Los Angelesen kokatuta, eta ametsak errealitate bihurtzeko eta etsipena saihesteko egiten dituztenak ditu kontagai.

Casey Affleck eta Viola Davis

Bestalde, Casey Affleckek gizonezko aktore nagusi onenaren saria irabazi du, ?Manchester by the sea? dramagatik, eta Kenneth Lonergan zuzendariari eskaini dio bere hitzaldian, zeinak jatorrizko gidoi onenaren saria bereganatu baitu. ?Bera gabe, ez nintzen hemen egongo, seguru?, esan du.

Interpretazioko sariak Viola Davis bigarren mailako emakumezko aktore onenaren sariaren irabazleak osatu ditu, ?Fences? filmean egindako lanagatik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Oscarrak
  • Zinema