Itxi

Oscarrak 2024

Atzerako kontaketa

Hollywood, Oscarretarako prest

eitb.eus

Hollywoodeko Akademiak astelehenean, martxoak 5, banatuko ditu bere sariak, goizaldeko ordu bietan (arratsaldea, Los Angelesen) hasita, estatubatuar zinemaren hitzordu nagusian.

  • Beharginek egunak daramatzate antzokia eta ingurua atontzen. Argazkia: Efe.

    Beharginek egunak daramatzate antzokia eta ingurua atontzen. Argazkia: Efe.

Astelehen goizaldean, mundua Los Angelesera begira izango da, Zinema Arte eta Zientzien Akademiak Oscar sariak banatuko baititu, laurogeita hamargarren aldiz, Dolby antzokian, Hollywooden, eta 225 herrialdetan baino gehiagotan ikusi ahalko da zuzenean iaz bezala Jimmy Kimmel komediagileak aurkeztuko duen gala.

Aurten, “The shape of water” Guillermo del Toro zuzendariaren filmak bildu ditu izendapen gehien, hamahiru, eta horren atzetik daude “Dunkirk” (Christopher Nolan), zortzirekin, eta “Three billboards outside Ebbing, Missouri”, zazpirekin.

Mexikar zuzendariaren filmak izendapen asko pilatu ditu, bere garaian “Mary Poppins”, “Eraztunen jauna”, “Forrest Gump” eta “Haizeak eramana” filmek lortu zituzten bezainbeste eta soilik “La La Land”, “Titanic” eta “All about Eve” lanek, hamalau izendapen lortu dituzten hiru film bakarrek, baino gutxiago.

Aurrekariak

Nolanahi den, erreferentziak batzuetan kale egiten badu ere, komeni da gogora ekartzea hain zuzen ere “Three billboards outside Ebbing, Missouri” gailendu dela zinema sarien denboraldian; izan ere, Urrezko lau Globo (film dramatiko onena, emakumezko aktore onena, bigarren mailako gizonezko aktore onena eta gidoi onena) eta bost Bafta sari (tartean, emakumezko aktore onenarena eta jatorrizko gidoi onenarena) irabazi ditu.

Ohorezko Oscarrak

2009. urtetik, Akademiak ez ditu Ohorezko Oscarrak gala nagusian ematen; azaroaren 11n jaso zituzten aurtengo saridunek: Charles Burnet estatubatuar zinemagilea, Owen Roizman argazkilaritza zuzendaria, Donald Sutherland kanadar aktorea eta Agnes Varda frantses zinemagilea, 2017ko Zinemaldiko Donostia sarietako baten irabazlea.

Izendatuak

Hauek dira 2018ko Oscarretarako izendatuak, sei atal nagusietan:

Film onena:
“Call Me By Your Name”
“Darkest Hour”
“Dunkirk”
“Get Out”
“Lady Bird”
“Phantom Thread”
“The Post”
“The Shape of Water”
“Three Billboards Outside Ebbing, Missouri”

Zuzendari onena:
“Dunkirk”, Christopher Nolan   
“Get Out”, Jordan Peele
“Lady Bird”, Greta Gerwig
“Phantom Thread”, Paul Thomas Anderson
“The Shape of Water”, Guillermo del Toro.

Emakumezko aktore onena:
Sally Hawkins, “The Shape of Water”
Frances McDormand, “Three Billboards Outside Ebbing, Missouri”
Margot Robbie, “I, Tonya”
Saoirse Ronan, “Lady Bird”
Meryl Streep, “The Post”.

Gizonezko aktore onena:
Timothée Chalamet, “Call Me By Your Name”

Daniel Day-Lewis, “Phantom Thread”
Daniel Kaluuya, “Get Out”
Gary Oldman, “Darkest Hour”
Denzel Wasington “Roman J. Israel, Esq.”

Bigarren mailako emakumezko aktore onena:
Mary J. Blige, “Mudbound”
Allison Janney, “I, Tonya”
Lesley Manville, “Phantom Thread”
Laurie Metcalf, “Lady Bird”
Octavia Spencer, “The Shape of Water”

Bigarren mailako gizonezko aktore onena:
Willem Dafoe, “The Florida Project”
Woody Harrelson, “Three Billboards Outside Ebbing, Missouri”
Richard Jenkins, “The Shape of Water”
Christopher Plummer, “All the Money in the World”
Sam Rockwell, “Three Billboards Outside Ebbing, Missouri”.

Atzerriko hizkuntza:

“Una mujer fantástica” (Txile)

“L’insulte” (Libano)
“Loveless” (Errusia)
“The Wound” (Hegoafrika)
“The Square” (Suedia)

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Oscarrak
  • Zinema