Publizitatea
Itxi

2021/04/26

06:40

Oscarrak 2021

93. edizioa

Oscar sarien 93. edizioaren irabazleen zerrenda

N. V. | EITB Media

Hauek dira 2021eko Oscar sarien irabazleak, atalez atal.

  • Frances McDormand ("Nomadland")

    Frances McDormand ("Nomadland")

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

“Nomadland”ek irabazi du Oscar sari gehien, gaur gauean egindako galan, hiru: film onena, zuzendari onena (Chloé Zhao) eta emakumezko aktore onena (Frances McDormand). Gizonezko aktore onenaren saria Anthony Hopkinsek eraman du (“The father”).

Bestalde, “Ma Rainey's Black Bottom”ek, “The Father”ek, “Sound of Metal”ek, “Soul”ek, “Mank”ek eta “Judas and the Black Messiah”k bina sari irabazi dituzte.

Hau da sarien irabazleen zerrenda osoa.

FILM ONENA: "Nomadland".

ZUZENDARI ONENA: Chloé Zhao ("Nomadland").

EMAKUMEZKO AKTORE ONENA:  Frances McDormand ("Nomadland").

GIZONEZKO AKTORE ONENA: Anthony Hopkins ("The father").

BIGARREN MAILAKO EMAKUMEZKO AKTORE ONENA: Yuh-jung Youn ("Minari").

BIGARREN MAILAKO GIZONEZKO AKTORE ONENA: Daniel Kaluuya ("Judas and the black messiah").

ANIMAZIOZKO FILM ONENA: "Soul".

GIDOI EGOKITU ONENA: Christopher Hampton eta Florian Zeller, "The father".

JATORRIZKO GIDOI ONENA: Emerald Fennell, "Promising Young Woman".

ATZERRIKO FILM ONENA: "Druk" (Danimarka).

JATORRIZKO ABESTI ONENA: "Fight for You" ("Judas and The Black Messiah”). Musika: H.E.R. eta Dernst Emile II. Hitzak: H.E.R. eta Tiara Thomas.

JATORRIZKO SOINU BANDA ONENA: "Soul" (Trent Reznor, Atticus Ross eta Jon Batiste).

SOINU ONENA: "Sound of Metal" (Nicolas Becker, Jaime Baksht, Michelle Couttolenc, Carlos Cortés eta Phillip Bladh).

JANTZI ONENAK: Ann Roth, "Ma Rainey's Black Bottom".

ANIMAZIOZKO FILM LABUR ONENA: "If Anything Happens I Love You".

FILM LABUR ONENA: "Two Distant Strangers".

ARGAZKILARITZA ONENA: Erik Messerschmidt, "Mank".

FILM LUZE DOKUMENTAL ONENA: "My Octopus Teacher", Pippa Ehrlich eta James Reed.

FILM LABUR DOKUMENTAL ONENA: "Colette".

EDITATZE ONENA: Mikkel E. G. Nielsen, "Sound of Metal".

MAKILLAJE ETA ILE-APAINKETA ONENA: Sergio Lopez-Rivera, Mia Neal eta Jamika Wilson, “Ma Rainey's Black Bottom”.

EKOIZPEN ARTISTIKO ONENA: "Mank" (Donald Graham Burt eta Jan Pascale)

EFEKTU BEREZI ONENAK: Andrew Jackson, David Lee, Andrew Lockley eta Scott Fisher, "Tenet".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena