Itxi

Oscarrak 2022

94. edizioa

Alberto Iglesias, Oscarretan izendatuta

N. V. | EITB Media

Donostiar musikaria soinu banda onenaren saria irabazteko hautagaietako bat da, "Madres paralelas" Pedro Almodovarren filmerako egindako lanagatik.

1:27
Alberto Iglesias. Irudia: EITB Media

Alberto Iglesias donostiar musikariak izendatu gisa hartuko du parte Oscar sarien 94. edizioaren galan, zeinak martxoaren 27an (28ko goizaldea Euskal Herrian) banatuko baitira Los Angelesen, "Madres paralelas" Pedro Almodovarren filmean egindako lanari esker. 

Hollywoodeko Akademiak Iglesias Oscarretarako izendatu duen laugarren aldia da, 2005ean "The constant gardener", 2007an "The kite runner" eta 2011n "Tinker tailor soldier spy" pelikulekin parte hartu eta gero.

Martxoaren 27an, Hans Zimmer ("Dune"), Germaine Franco ("Encanto"), Nicholas Brittel ("Don't look up") eta Jonny Greenwood ("The power of the dog") izango dira Iglesiasen aurkariak .

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena